Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak aseguru-etxeetan eragiteko ‘Euskaraz seguruago’ ekintza-plana abiatu dugu. Euskararentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu, bizitza euskaraz normaltasunez egiteko. Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu, baina nabarmenak dira egunero topatzen ditugun ezintasunak. Horien adibide dira aseguru-etxeekin izaten ditugun hartu-emanak. ‘Euskaraz-seguruago’ kanpainaren helburua da aseguru-etxeek eskaintzen duten zerbitzua euskaraz ere jasotzea.
Norbanako euskaltzaleei eta era guztietako gizarte-eragile eta entitateei luzatzen diegu parte hartzeko deia. Herrietako euskalgintzaren laguntzaz garatuko da kanpaina, eta herriko etxeei eta udaletxeei ere kanpainan parte hartzeko gonbita luzatu zaie. Gehiago jakiteko klikatu hemen.