2009/09/24

Trapagarango Gazteguna'09

"Gure herriko lanak haundi dire" baina aukera berriak badira, guraso euskaldunak biltzeko, jai herrikoien alde ekiteko edo gazteen arteko sareak eraikitzeko. Gaztetxea badugu 9 urtez lanean, gazte belaunaldi berriak lotzen eta ametsez loratzen eta "gogoko tokian aldaparik ez". Gogorrak dira mugaldeak, baina guztia dugu eraikitzeko, sortzeko eta berrasmatzeko. Gainontzeko euskaldunekin eta gure herrira atzerritik heltzen ari direnekin geure nortasun berria eraikitzeko. Trapagaran berria posible da! Beste mundu bat posible da! Gure esku dago. Has dezagun bidea.
ELKARREKIN AURRERA!!!
Irailaren 26an
PIZTU GAZTE HERRIA,
GAZTEOK PIZTU TRAPAGARAN!