2009/09/27

Txontxongiloen saioko argazkiak


Aurreko ostegunean Las Karreraseko enparantzan zu eta ni elkartu ginen. Txontxongiloak ikusteko irrikan geunden, txintxo-txintxo zoruan eseri eta gurasoek traba egiten ez zigutela saioa noiz hasiko zain...

Itsasontzi bat agertu zen bat-batean han urrunean, Euskal Herriko itsasoan, urdina bezain berdean.

Orduan bai, orduan olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaian murgiltzeko prest geunden...

eta... gainontzekoa ez dizuet hemen kontatuko, hurbildu ostiralean arratsaldeko 19:00etan Abanto Euskaltegira eta han jarraituko dugu solasean!!!