2009/10/01

Ortuellako Euskal Jaiak'09



Beste urte batez, Ortuellako Euskal Jaiak ospatzeko prest gaude.

Urriaren 1etik 4ra izango dira, hurbildu, goxatu, ondo pasatu EUSKARAZ!!!


Egitaraua


URRIAREN 1a, osteguna

11:30ean: BHI-IES ORTUELLAN XIBA TAILERRA eta SAN FELIX ikastetxeko eta institutuko IKASLEEN ARTEKO LEHIAKETA. (DBH 1-2koak)

20:00etan: Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberen “Internet-kafe” ikuskizuna Gorbea aretoan. DOAN.

URRIAREN 2a, ostirala UMEEN EGUNA
09:00ETAN: DENOK BASERRITAR JANTZITA IKASTETXEETARA
09:30EAN: MARRAZKI ETA MEZU/KANTU TAILERRA GELETAN
11:00ETAN: UMEEN ELKARRETARATZEA PARKEAN/FRONTOIAN ETA MURAL ERRALDOIA OSATU, MEZUAK ZABALDU eta KANTA ABE

12:00ETAN: XILIPURDI taldearen “GAUR JAIA” HAUR-DANTZALDIA OTXARTAGA PARKEAN/FRONTOIAN (Eguraldi txarra eginez gero)
17:30EAN: Umeentzako BETIKO JOLASAK, ESKU LAN TAILERRAK ETA GAZTELU PUZGARRIA. Otxartaga Parkean.

19:00etan: OPEN BIZKAIA txapelketaren barnean, BINAKAKO PILOTA PARTIDAK UDAL PILOTALEKUAN.
21:00ETAN: TURRUTARRA FANFARREA Udaletxeko plazatik abiatuta.

23:30EAN: ERROMERIA “BESTE BAT” taldearekin Udaletxeko Plazan

URRIAREN 3a, larunbata

10:00etan BIZIKLETA ITZULIrako IZEN-EMATEA, Udaletxeko Plazako eskenatokian.
11:00etan: TXIRRINDULARITZA MARTXA 0-12 urte bitarteko umeentzat Udaletxeko Plazatik abiatuta.

15:00etan: BERTSO-BAZKARIA FRONTOI TXIKIAN ANDONI EGAÑA eta UNAI ITURRIAGA bertsolariekin. IZENA EMATEKO EPEA: Euskara Zerbitzuan (946640200-40- / euskara@ortuella.biz ) 15 EURO

18:00etan KALE-ANTZERKIA umeentzat GOLOKA taldearen eskutik: “GOLOKA PARK” ikuskizuna (Europa Pasealekuan edo Otxartaga Parkean (eguraldi txarra eginez gero).

20:30ean: KARRAKA TRAKATRAN EUSKAL FANFARREA Udaletxeko Plazatik

22:00etan: EUSKARAOKEA Udaletxeko Plazan.
23:30ean: ESNE BELTZA taldearen KONTZERTUA Udaletxeko Plazan.


URRIAREN 4a, igandea:
10:30EAN: INDABA LEHIAKETAren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.
Goizean zehar Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkarteak indaba lehiaketan parte hartuko duten talde guztiei opari bana egingo die.
11:00ETAN: TXISTULARIEN KALEJIRA Udaletxeko Plazatik abiatuta.
11:00etan: UMEENTZAKO TALO TAILERRA EUSKARAZ (?) (Otxartaga parkean)
11:30EAN: ERRALDOIEN ETA GAITEROEN KALEJIRA POLUNPAK Konpartsaren eskutik, Otxartaga Parketik abiatuta.
12:00ETAN: URI-OSTE dantza taldearen emanaldia (Otxartaga Parkean)
13:15EAN: HARRIZULATZAILEEN EHko BINAKAKOEN FINALA Otxartaga parkearen eta frontoiaren arteko kalean.

14:00ETAN:
Prestatutako INDABEN AURKEZPENA Frontoi txikian
15:00ETAN: INDABA JANA (Otxartaga Parkean)
17:00ETAN: INDABA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
17:30 -18:00: AUZOLANA (denok aulkiak eta bueltatzera)
18:00ETAN: TXAN magoa (Otxartaga Parkean)

19:30etan:
ERDIZKA LAUETAN taldearen eskutik EUSKAL DANTZA SAIOA DENONTZAT Otxartaga parkean

2009/09/27

Txontxongiloen saioko argazkiak


Aurreko ostegunean Las Karreraseko enparantzan zu eta ni elkartu ginen. Txontxongiloak ikusteko irrikan geunden, txintxo-txintxo zoruan eseri eta gurasoek traba egiten ez zigutela saioa noiz hasiko zain...

Itsasontzi bat agertu zen bat-batean han urrunean, Euskal Herriko itsasoan, urdina bezain berdean.

Orduan bai, orduan olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaian murgiltzeko prest geunden...

eta... gainontzekoa ez dizuet hemen kontatuko, hurbildu ostiralean arratsaldeko 19:00etan Abanto Euskaltegira eta han jarraituko dugu solasean!!!

2009/09/24

Trapagarango Gazteguna'09

"Gure herriko lanak haundi dire" baina aukera berriak badira, guraso euskaldunak biltzeko, jai herrikoien alde ekiteko edo gazteen arteko sareak eraikitzeko. Gaztetxea badugu 9 urtez lanean, gazte belaunaldi berriak lotzen eta ametsez loratzen eta "gogoko tokian aldaparik ez". Gogorrak dira mugaldeak, baina guztia dugu eraikitzeko, sortzeko eta berrasmatzeko. Gainontzeko euskaldunekin eta gure herrira atzerritik heltzen ari direnekin geure nortasun berria eraikitzeko. Trapagaran berria posible da! Beste mundu bat posible da! Gure esku dago. Has dezagun bidea.
ELKARREKIN AURRERA!!!
Irailaren 26an
PIZTU GAZTE HERRIA,
GAZTEOK PIZTU TRAPAGARAN!

2009/09/16

Umeentzako ekitaldia

EUSKAL HERRIKO ITSASOA Olaturik haundienak kutsadurarengandik salbatzeko itsas-hondoraino burututako bidaia

Lana: EUSKAL HERRIKO ITSASOA
Noiz: Irailaren 24an, 18:00etan
Non: Las Karrerasko Haritzalde plaza ( Euria eginez gero, herriko frontoian)

2009/09/07

... garena ikasteko

Meatzaldeko AEK
* Euskalduntze maila guztiak
* 1., 2., eta 3. mailako titulu ofizialak
* EGA/3. maila astean bi egunetan eta larunbatetan
* Guraso eta mintza taldeak
* Autoikaskuntza
* Berbalagun jarduera praktikoa
BEKA-SISTEMAK ESKURAGARRI eta TITULUA GAINDITUZ GERO, DIRULAGUNTZA
Eman izena!!! Eman euskaraz!!!

2009/07/14

Uztaileko aldizkaria

Carlos Glariari egin diogu elkarrizketa Abantoren historiari buruz pittin bat gehiago jakiteko, erromatar hauek burutik daudela baieztatzen jarraituko dugu, Joselontxoren pasadizo bat irakurgai izango dugu (izan ere, kainak joan kainak etorri, erraza da sexu-aferak kontatzea) eta nola ez, udan irakur ditzakezuen liburu batzuen kritikak.

Uda beroa izango omen dugunez, uztaileko ale honekin burua pixka bat euskaraz freskatzeko aukera ekarri dizuegu!

UDAN ERE MINGAINA EUSKARAZ BUSTI!!

2009/07/07

Lan eskaintza eskualdean

AEK-k
BERBALAGUN EGITASMORAKO
DINAMIZATZAILEA BEHAR DU
Lanaldi erdiz, jardunaldi osoz aritzeko aukera. 2009ko urritik hasita 2010ko ekainera arte (luzagarria), Meatzaldeko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Euskalduna izatea.
• Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
• Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
• Meatzaldekoa izatea.
• EGA titulua edo baliokideak.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 4a BAINO LEHEN ondoko helbidera. praktikatu@aek.org Erreferentzia: meatzaldeko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO: 618 57 44 66